XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karratuok ezagunak dira oso antzinatik.

Aldameneko dibujo honek, orain dela 6.000 urte idatzitako eskuizkribu txino batetan azaltzen den horrelako karratu bat erakusten du.

Beheko dibujo honetan erakusten da nola osatzen den horrelako karratu bat.

Zenbaki kontsekutiboen segida bat idazten da irudiak adierazten duen moduan eta gero karratuaren barrura sartzeko zera egin behar da:
goian dagoena (1-a) behera pasa
behean dagoena (9-a) gora eraman
ezkerraldean dagoena (7a) eskuinaldera eraman
eskuinaldean dagoena (3a) ezkerraldera pasa.

ARIKETAK Egin beste bi sorgin-karratu (3x3 modukoak).

Horretarako, begiratu ondo lehen egina dagoenari; ondoren, asmatu karratu horien irudi grafiko bat.

Ez ahaztu, sorgin-karratu horiek benetakoak direla egiaztatzea.

Horretarako, ondoko batuketok egin behar dituzu: a) errenkadaka, b) zutabeka, c) diagonalka.